→Arrigorriaga

Argazkiak | Luigi Ciotta eta Leo Bassiren ikuskizunek Arrigorriagako Argala plaza hartu dute Clown eta Pailazoen Nazioarteko jaialdian

Barreek eta oihuek Arrigorriagako kaleak hartu dituzte Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVII. Jaialdiko bigarren egunean. Gaur Luigi Ciotta eta Leo Bassi italiarrak izan ditugu udaletxeko plazan.

Leo Bassi, sandia bat lehertzen // Geuria

Barreek eta oihuek Arrigorriagako kaleak hartu dituzte Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXVII. Jaialdiko bigarren egunean. Gaur Luigi Ciotta eta Leo Bassi italiarrak izan ditugu udaletxeko plazan.

Luigi Ciottak 30. hamarkadako hotel batera eraman gaitu eta maletak ‘Tutti in Valigia’ ikuskizunaren ardatz nagusiak izan dira. Publikoarekin kontaktu handia izan duen jarduera izan dugu eta haurrek bereziki ondo pasa dute artista italiarraren akrobazia jokoekin.

Leo Bassik helduei zuzendutako umorea ekarri du ‘Best of Bassi’ ikuskizunarekin, ordea. Bertan, bere ibilbidea laburbiltzen dituen sketchak erakutsi dizkio publiokoari, cola latak, sandiak, bizarra mozteko krema erabili ditu bertan eta ilusionismoa erabili du publikoko boluntarioekin.

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak