Sareak

☉ Arrigorriaga

Lehen ‘Death Kafea’ antolatu dute Arrigorriagan heriotzaz berba egiteko

Azaroaren 4an Death Kafe ekimena prestatu du Arrigorriagako Udaleko Osasun Foroak Dando Vida a la Muertegaz, Arrigorriagako Aldapa tabernan heriotzaz berba egin eta “bizitza aberasteko, araurik eta loturarik gabe”

|

Kafea // Geuria

Azaroaren 4an Death Kafe ekimena prestatu du Arrigorriagako Udaleko Osasun Foroak Dando Vida a la Muertegaz, Arrigorriagako Aldapa tabernan heriotzaz berba egin eta “bizitza aberasteko, araurik eta loturarik gabe”. Hitzordua 17:30ean izango da eta edukiera mugatua denez mezua beharko dute interesdunek arrigorriagakoosasunforoa@gmail.com helbidera edo 944 020 200 telefono zenbakira deituz. “Ez da dolua gainditzeko laguntza saioa, eta asmoa ez da ondoriorik ateratzea”, azaldu dute antolaketatik.

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagarren laguntza eskatu dute Adikzioen Prebentziorako Tokiko Plana egiteko

Prozesuaren lehen fasean herritarrei zuzendutako galdetegi bat prestatu du Udalak, arrigorriagarren kezkak identifikatzeko

|

Alkohola, jaietan // Geuria

Arrigorriagako Adikzioen prebentziorako tokiko planaren helburua bizitza-ohitura osasungarriak sustatzea, substantzien kontsumoari eta bestelako jokabide adiktiboei lotutako arriskuak murriztea, eta laguntza eta baliabideak eskaintzea da behar dituzten pertsona eta familiei.

Udalak tokiko plana martxan ipini du eta prozesu parte-hartzailea prestatu du herritarren kezkak ezagutzeko. Horretarako, galdetegi bat prestatu dute eta horren bidez osasuna sustatuko duen eta arriskuak murriztuko dituen neurriak zehaztuko dira.

“Ekimen komunitarioa da”, azaldu dute udal ordezkariek, “eta gizarte-eragileak zein herritarrak inplikatu nahi ditu ingurune osasungarri eta seguruago bat eraikitzeko”.

Horiek horrela, lehen fase honetan arrigorriagarren kezkak jaso nahi dituzte esteka honetan topa daitekeen galdetegia erantzunez eta inkestatik aterako diren emaitzek “ekintza espezifikoak zehazteko” balioko dutela azaldu dute Udaletik, “arrigorriagarren
kezka nagusiei erantzuna emateko”.

Galdetegian “Azken lau urte hauetan teknologia berrien adikzioak zein joera izan du Arrigorriagan?” edo “zer egin beharko litzateke Arrigorriagan adikzioen prebentzioa sustatzeko?” bezalako galderak agertzen dira. Minutu gutxitan burutu daitekeen inkestatxoa da.

Herritarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Dozenaka autoren arteko legez kanpoko lasterketa eragotzi dute Mendikosolon

Polizia Mendikosolora hurbildu eta Basauri, Bilbo, Arrasate, Balmaseda, eta Gasteizetik etorritako 100 auto baino gehiago topatu zituzten parkeko inguruetan

|

Mendikosolo parkeko aparkalekua / GMaps

Arrigorriagako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak Mendikosolotik Abusura doan errepidean ospatu behar zen legez kanpoko lasterketa bat eragotzi zuten igande goizaldean.

Joan den igande goizaldean, 00:45ak aldera, Mendikosolo inguruko auzotarrek “ohi baino trafiko handiagoa” sumatu zuten auzoko inguruetan, eta abisua eman zioten Arrigorriagako udaltzaingoari.

Udaltzainak, Ertzaintzarekin elkarlanean, Mendikosolora hurbildu eta Basauri, Bilbo, Arrasate, Balmaseda, eta Gasteiztik bertaratutako dozenaka auto batu ziren parkeko inguruetan. “Era honetako ekintzak egiten diren lehen aldia ez dela” azaldu dute zenbait auzotarrek sare sozialetan.

Ertzaintzak lasterketa ilegal hartan parte hartuko zuten gidariak identifikatu ditu.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagako Emakume helduentzako programan izena emateko epea zabaldu dute

Saioetan psikologia eta generoa, kognizio-estimulazioa eta idazlea eta ahalduntzea gaiak landuko dituzte parte-hartzaileek

|

Emakumeak // Melissa Askew, Unsplash

Emakume helduentzako programan izena emateko epea zabaldu dute Arrigorriagako herrigunean eta Abusu auzoan.

Programak, Jabekuntza Eskolaren esparruan, emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa sustatzeko helburua du, emakumeen egoera-aniztasunari erreparatuta.

“Ikasturtean zehar, hainbat emakume eta horien ahalduntze-estrategiak ezagutaraziko dituzte, autoestimua eta segurtasun pertsonala landuko dituzte eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren aurrean jarrera arduratsuak eta aktiboak bultzatuko dituzte ikuspegi feminista batetik”, azaldu dute Arrigorriagako udal ordezkariek.

Saioetan psikologia eta generoa, kognizio-estimulazioa eta idazlea eta ahalduntzea gaiak landuko dituzte parte-hartzaileek.

Izen emateak

Herriguneko saioei dagokienez, aurkezpena urriaren 7an egingo dute udaletxeko prentsa aretoan, 17:00etan. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira eta talde bi antolatu dituzte: 16:00etatik 17:30era bitartekoa eta 17:30etik 19:00ak artekoa. Lehen saioa urriaren 14an izango da.

Abusuri dagokionez, programa Abusuko Zentro Soziokulturalean prestatu dituzte eta aurkezpen eguna urriaren 8an izango da, 17:00etan. Talde bakarra egongo da bertan, 16:00etatik 19:00ak arte. Lehen saioa urriaren 15ean izango da.

Izen emateak herriguneko eta Abusuko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZn) egin daitezke. Informazioa 944 020 200 telefono zenbakian edo berdintasuna@arrigorriaga.eus helbide elektronikora idatziz lor daiteke.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Gizon bat hil da auto istripu batean, Arrigorriagan, autoa errepidetik irten eta AP-68ra erori ostean

lau metroko erorikoa egin ostean AP-68 errepideko bazterbidean gelditu zen autoa, Bilborako sarreran

|

Suhiltzaileak, artxiboko irudia // Geuria

Atzo eguerdian, 15:45ak aldera, auto istripu bat gertatu zen Arrigorriagan. Abusu parean, BI-3723 errepidetik zihoan auto batek kontrola galdu, errepidetik irten eta lau metroko erorikoa egin ostean AP-68 errepideko bazterbidean gelditu zen autoa, Bilborako sarreran.

Segurtasun Sailak eman dituen datuen arabera, hildakoa 44 urteko gizon bat izan da. Auto barruan ez zegoen beste inor.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Haurrentzako ipuin saioak eskainiko ditu Ana Apikak, euskara hutsean, Abusuko liburutegian

1 eta 3 urte bitarteko haurrei eskainitako ipuinak izango dira. Izena emateko azken eguna urriaren 3a izango da

|

Haurrentzako ipuinak // Geuria

Urriaren 8an Haurrentzako Ipuin Saioak eskainiko ditu Ana Apikak Abusuko udal liburutegian (Olatxu kalea, 4. zenbakia).

‘Besoetako Ipuinak’ izenburupean eta euskara hutsean, saioak 1 eta 3 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude eta 17:00etatik 17:30ak arte eskainiko dizkie Apikak. Ume bakoitza familiako kide batekin lagunduta parte hartu ahal izango du jardueran.

“‘Besoetako Ipuinak’ saioarekin emozioak eta sorpresak lapikoan sartuko ditugu. Hauekin batera irudi poetikoak, soinu ederrak, kanta txikiak eta liburu politak erabiliz haur-literaturan murgilduko gara”, azaldu du Apikak.

Izen emateak abusuliburutegia@arrigorriaga.eus helbide elektronikoaren bidez egin daitezke. Izena emateko azken eguna urriaren 3a izango da.

Ana Apika, saio batean // anaapika.com

Apikari buruz…

“Ipuinak, alegiak, kontakizunak, pasabideak, bizitza-istorioak, literaturakoak edo ahozko tradizioko istorioek osatzen dute nire errepertorioa. Kontatzean gehien gustatzen zaidana komunikatzea da eta emozioa, sentimendua, bizipena eta gozamena partekatzea dagoen publikoarekin”.

Aikor aldizkarian parte hartu zuen Anak Haur Literatura sailean, eta hainbat erakunde, elkarte eta GKE desberdinekin aritu izan da gidoiak, materialak eta edukiak sortzen.

Bitartekaria da irakurketa-animazioko tailerretan, haurrentzako irakurketa-klubetan eta haur, nerabe, unibertsitari eta pertsona helduei zuzendutako ahozko narrazio, klown eta antzerki ikastaroetan.

Adin guztientzako pertsonentzat kontatzen du Apikak eta bere errepertorioan aurki daitezke: alegiak, ipuinak, kontakizunak, bizitzako istorioak, literarioak edo ahozko tradiziokoak.

“Kontatzean gehien gustatzen zaidana emozioa, sentimendua, bizipena eta gozamena komunikatzen dituen benetako harremana sortzea da”.

 

Osorik irakurri