→Arrigorriaga

Argindarraren “etengabeko gorakadaren” aurkako itzalaldi masibora batu da Arrigorriagako EH Bildu

22:00etatik 22:30ak arte argindarraren etengabeko gorakadaren aurkako ekimenera batu da EH Bildu Arrigorriaga

EH Bilduko taldea // Arrigorriagako EH Bildu

Urriaren 8an itzalaldi masiboa egiteko deia egin dute Esquerra Republicanak, BNGk, Junts, CUP, Més Per Mallorca, Més Menorcak eta EH Bilduk, eta 22:00etatik 22:30ak arte argindarraren etengabeko gorakadaren aurkako ekimenera batu da Arrigorriagako EH Bildu Udal taldea: “EH Bildu Arrigorriagako Udal taldetik bat egin dugu urriaren 8an elektriken iruzurra salatzeko antolatu den itzalaldi masiboarekin eta kazola jotzeagaz”, azaldu du alderdi abertzaleak sare sozialetan. “Ez dago markak apurtzen ez dituzten egunik. EH Bildu Arrigorriagatik uste dugu nahikoa dela esateko unea iritsi dela, elektrikoen lapurretaren aurrean planto egiteko unea iritsi dela”.

EH Bildu Arrigorriagak salaketa honeta “bakarrik ez daudela” adierazi du prentsa ohar baten bidez: “Kataluniako, Galizako eta Euskal Herriko indar independentistok indarrak batu nahi izan ditugu, eta ostiraleko protesta ekitaldia aldi berean egingo da hiru herrialde horietan. Enpresa elektrikoei nahikoa dela esateko ordua da. Bada garaia erakusteko gure herrian ez dugula uzten gehiengoaren eskubideekin jolasten, gutxi batzuek poltsikoak betetzen dituzten bitartean. Ostiralean, urriak 8, herritarrek bizitza duinak izan ditzaten borrokatzen duen herri duina garela erakutsiko dugu.”

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak