→Arrigorriaga

‘Detektibe Literarioak’ pista-jokoa prestatu dute helduentzako, Arrigorriagan

Zenbait libururen izenburu eta beren egileen izenak asmatzea helburu duen jokoa datorren apirilaren 28an egingo dute Edurne Garitazelaia kultur etxeko Azokea aretoan, 18:30etatik 20:30ak arte

Liburuak, Edurne Garitazelaia kultur etxeko liburutegian // Geuria

Zenbait libururen izenburu eta beren egileen izenak asmatzea helburu duen jokoa datorren apirilaren 28an egingo dute Edurne Garitazelaia kultur etxeko Azokea aretoan, 18:30etatik 20:30ak arte.

Jokatzea dohainik izango da eta bertan parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek liburutegia@arrigorriaga.eus helbidearen bidez edo 946 712 361 telefono zenbakiaren bidez 16:30etatik 20:30ak arte. Izena emateko azken eguna apirilaren 25a izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak