→Arrigorriaga

Arrigorriagak kalera atera du etxeko hondakinen inguruko kanpaina, herritarrak kontzientziatzeko

Martxoan eta apirilean herritarrak kontzientziatzeko etxeko hondakinen bereizketa sustatzeko inguruko kanpaina egiten ari da Arrigorriagako Udala

Edukiontzi marroia, gainontzeko edukiontziakaz, Lonbo inguruan // Geuria

Martxoan eta apirilean herritarrak kontzientziatzeko etxeko hondakinen bereizketa sustatzeko inguruko kanpaina egiten ari da Arrigorriagako Udala. Horretararako, udalerriko zonalde ezberdinetan karpa ibiltari bat jarriko dute goizez eta arratsaldez datozen asteetan.

Karpa horretan etxeko eta merkataritzako hondakinak behar  bezala bereizi behar direla jakinaraziko dituzte herritarrak, birziklatzeko edukiontzietan utzi aurretik. Informazioaz gain, jardunbide  egokiak sustatzeko jolas didaktikoak ere sortuko dituzte.

Apirila: bilketa aztergai

Martxoko helburua bereizketa selektiboaren inguruan lan egiten ari badira, apirilean hondakin organikoen bilketa izango da gai nagusia eta “Eman izena edukiontzi marroian. Bihurtu ongarri zure hondakin organikoak, izan zaitez erantzule planetarekin” izango da leloa. Honekin batera, txartel elektronikoagaz bidez dabilen edukiontzi marroi berri baten aurkezpena egingo dute Nerbioio Ibaizabal Mankomunitatetik.

“Zabor mota hori edukiontzi grisera botatzen den ohiko poltsen %40 da, eta gure seme-alabei planeta jasangarriagoa utzi  nahi badiegu, kontsumitzen dugun produktu bakoitzarekin birziklatze-zikloa ixtea lortu behar dugu. Badakigu oraindik  bide luzea dugula aurretik eta asko dagoela kontzientziatzeko, horregatik, gobernu-taldetik horretan lanean jarraituko dugu orain arte egin dugun bezala”, azaldu du María Jesús Acedo Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko zinegotziak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak