→Arrigorriaga

Arrigorriagako hainbat edukiontzi lekuz aldatuko dituzte hurrengo egunetan

Hurrengo egunetan herriko edukiontziak lekuz aldatuko dituzte Arrigorriagan: “Udaltalderekin hainbat bilera izan ostean, edukiontzi irlak batzearen beharra agertu zen”, azaldu du Idoia Molina Auzoak, Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak.

Edukiontziak, Arrigorriagan // Geuria

Hurrengo egunetan herriko edukiontziak lekuz aldatuko dituzte Arrigorriagan: “Udaltalderekin hainbat bilera izan ostean, edukiontzi irlak batzearen beharra agertu zen”, azaldu du Idoia Molina Auzoak, Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak. “Momentura arte behin baino gehiagotan edukiontziak isolatuak ikusi dira herrian zehar. Hori dela eta, ikerketa egin ostean Udaltaldek kudeatzen dituen edukiontzi horiek batu eta lekualdatzen hasi gara: Hiri Hondakin Solidoenak (grisak), zabor organikoenak (marroi koloredunak) eta papera biltzen dituztenak (urdin kolorekoak)”. Edukiontzi horiek Severo Otxoan, Kurutzea kalean, Urgoiti pasealekuan eta Lonboko inguruetan ezarri dituzte, besteak beste. “Beira (berdea), olioa (laranja) edo arropa (zuria) bestelako bilketa zerbitzu batzuei dagozkie eta eurekin adostu beharko lirateke leku berriak ezartzeko orduan”, azaldu du Molinak.

Etxeko olioa biltzeko laranja koloreko edukiontzia eta arropa biltzekoa, zuria // Geuria

Edukiontzien leku aldatze honen ondorioz, badira euren kexak behin baino gehiagotan plazaratu dituzten auzotarrak, Larrasko auzoan gertatu den bezalaxe: “Larraskoko edukiontziak beste bilketa zerbitzu bati dagokio zerbitzu hori egitea, eta gainera mugikortasun arazoa daukate kamioiek auzo horretara heldu eta hustuketa lanak egin ahal izateko”. Kexa horiek behin baino gehiagotan plazaratu dituzten auzotarrei erantzunak eman zaizkiela azaldu du Auzoak, Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak eta Udalarekin biltzera gonbidatu dituztela

Hondakin organikoen, hiri hondakinen, edukiontzi arinen eta beira jasotzeko edukiontziak, Lonbo aretoaren inguruetan // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak