→Arrigorriaga

Arrigorriagako ikasleek Edurne Garitazelaiako ikasgela berria “beharrezkoa” zela azaldu dute

Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxe berriak era askotako iritziak utzi ditu ikasgela erabiltzen dituzten ikasleen artean: “Ikasgelaren aldaketa egitea beharrezkoa zen, aurrekoa txikia izateaz gainera ordutegi aldetik labur xamar lotzen baitzen”, azaldu du Olatz Gurtubai erizaintza ikasleak. “Orain 08:00etatik 23:00ak arte zabalik dago eta ikasteko erraztasun gehiago ematen digu kultur etxe berriak astelehenetik domekara”. Beste ikasle batzuek, ordea, ikasgelako argi naturala eta ikastoki bakoitzak eskaintzen dituen erraztasunak goraipatzen dituzte: “Kultur etxe berrira sartu eta irteteko sistema txartelen bidezkoa da eta horiek kultur etxean bertan zein udaletxean eskuratu daitezke oraindik”, azaldu du Joel del Río ingeniaritza ikasleak.

Kultur etxea iazko abenduaren 30ean inauguratu behar zuten, baina egun horietan bizi zen egoera epidemiologikoak ekitaldia atzeratzera behartu zuen.

Bideoa | Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxe berria inauguratuko dute hilaren 30ean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak