→Arrigorriaga

Egutegi feminista sortu du Arrigorriagako Udalak

Arrigorriagako Udaleko Berdintasun sailak Egutegi feminista sortu du GEURIA komunikabideko argazki askorekin ilustratuta.

Egutegiaren azaleko argazkia // Geuria

Arrigorriagako Udaleko Berdintasun sailak Egutegi feminista sortu du GEURIA komunikabideko argazki askorekin ilustratuta. “Egutegi honek balio dezala gure indarrak batu ditugun uneak gogoratzeko, hemen gaudela, gure eskubideak gauzatzearen alde borrokatzen jarraitzen dugula, emakume izena duten espazioak nahi ditugula, kirolean baloratuak, aitortuak eta  errespetatuak izan nahi dugula, gure genero eta sexu identitatea aukeratzeko eskubidea bermatzea nahi dugula, kaleak ere gureak direla eta gutako bakoitzak jasandako eraso guzti-guztiak salatuko ditugula, emakumeok bat eginda”, azaldu du Arrigorriagako Udalak prentsa ohar baten bidez.

Interesdunek Udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZn), Edurne Garitazelaia kultur etxe berrian eta Abusuko Zentro Soziokulturalean jaso ditzakete aleak gaurtik aurrera, guztiz dohainik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak