→Arrigorriaga

Arrigorriagak Emakumeak ahalduntzeko lau ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du

Udalak Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak martxan jarriko ditu urriaren 19an herrigunean eta 20an, Abusun.

Emakumeak // Unsplash

Udalak Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak martxan jarriko ditu urriaren 19an herrigunean eta 20an, Abusun. Programa, Jabekuntza Eskolaren barruan kokatutakoa, hainbat urte daramatza martxan eta helburu nagusia emakumeen ahalduntze indibiduala zein kolektiboa sustatzea da egoera-aniztasunari erreparatuz. Programa hau Gobernu taldeak osatutako ‘Arrigorriagan hobeto bizitzeko 100 neurrien plana’ren 35. neurria dugu.

Lau ikastaro antolatu ditu Arrigorriagako Udalak guztira: ‘Artearen Bidez Ahalduntzen’, ‘Idazle Errebeldeak eta Urratzaileak Gaur Egungo Literaturan’, ‘Egoera Zailak Gainditzeko Gakoak’ eta ‘Ahalduntzea, Estimulazio Kognitiboaren eta Gorputz-Estimulazioaren Bidez’. Ikastaroen helburua “emozioen kudeaketa, autoestimua, desberdintasunen aurreko jarrera arduratsuak eta aktiboak bultzatzea eta berdintasun balioetan hezteko jardunbide egokiak sustatzea” dela azaldu du Udalak.

Ikastaroak urriaren 19 eta 20tik 2022ko ekaineko hirugarren astera artekoak izango dira. Herrigunekoak astearte eta ostegunetan eskainiko dituzte eta Abusukoak asteazkenetan, ordutegi ezberdinak aukeratu daitezke. Ikastaroak hasi baino lehen hitzaldi informatibo bi eskainiko dituzte irailaren 30ean, Lonbo aretoan, 19:00etan eta urriaren 13an, Abusuko Zentro Soziokulturalean, 17:00etan. Hitzaldi informatibo horietan programaren aurkezpena eta ordutegien inguruko informazio zehatza emango dutela adierazi du Udalak.

Edukiera mugatua izango denez, interesdunek izena eman beharko dute berdintasuna@arrigorriaga.eus helbidera idatziz edo 944 020 200 telefono zenbakira deituz

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak