→Arrigorriaga

Bideoa | Arrigorriagako Emakumeen Etxea diseinatzeko hirugarren asanblada hilabete bukaeran egingo dute

Datorren maiatzaren 27an Arrigorriagako Emakumeen Etxea diseinatzeko prozesu parte-hartzailearen hirugarren eta azken asanblada antolatu dute kultur etxe zaharrean. Lehen bi asanbladak joan den apirilaren hasieran eta amaieran antolatu zituzten, lehena orokorragoa eta bigarrena, zehatzagoa. Azken honetan, gobernantza-ereduak, espazioen banaketa eta emakumeak bilduko dituen etxearen izena bera aztergai izan ziren.

Bertara heldu zirenek iradokizunak helarazi zizkieten Arrigorriagako Udaleko Ainhoa Villanueva Berdintasun teknikariari eta Joana Etxeberria Politika Feminista zinegotziari. Horiek aztertuta, emaitzak datorren maiatzaren 27an plazaratuko dituzte 18:30ean, emakumeen sedea izango den Arrigorriagako kultur etxe ohian.

‘Denon Etxea’ Emakumeen Etxea datorren ikasturtean zabaldu nahi dute

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak