→Arrigorriaga

Arrigorriagako ‘Emakumeen Etxea’ diseinatzeko azken asanblada barikuan antolatu dute

Maiatzaren 27an, Arrigorriagako Emakumeen Etxea diseinatzeko azken asanblada antolatu dute kultur etxe ohian, 18:30ean.

Ainhoa Villanueva, bigarren asanbladan // Geuria

Maiatzaren 27an, Arrigorriagako Emakumeen Etxea diseinatzeko azken asanblada antolatu dute kultur etxe ohian, 18:30ean.

Apirilean zehar lehen bi saioak antolatu zituzten: apirila hasierakoan 51 emakume hurbildu ziren Arrigorriagako kultur etxe zaharrera eta lehen asanblada hartan gai orokorrak landu zituzten. Bigarren saioan, apirilaren 29an, gobernantza-ereduak, espazioen banaketa eta emakumeak bilduko dituen etxearen izena bera aztergai izan ziren, besteak beste. Lehen saio hauetan Arrigorriagako Udaleko Ainhoa Villanueva Berdintasun teknikariaria eta Joana Etxeberria Politika Feminista zinegotzia izan genituen asanbladetako gidariak.

Bideoa | Arrigorriagako Emakumeen Etxea diseinatzeko hirugarren asanblada hilabete bukaeran egingo dute

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak