→Arrigorriaga

Arrigorriagako Emakumeen Etxearen izena bozkatzeko epea zabalduko dute ekainean

Joan den asteko azken asanbladan Arrigorriagako Emakumeen Etxe berriaren arauei buruz eztabaidatu, programazio-proposamena aztertu eta inaugurazioaren inguruan jarduerak planteatu ostean, ekainaren 13tik 26ra Arrigorriagako Emakumeen Etxearen izenen proposamenak egiteko aukera izan zuten asanbladetan parte hartu duten emakumeek

Emakumeak, azken aurreko asanbladan // Geuria

Joan den asteko azken asanbladan Arrigorriagako Emakumeen Etxe berriaren arauei buruz eztabaidatu, programazio-proposamena aztertu eta inaugurazioaren inguruan jarduerak planteatu ostean, ekainaren 13tik 26ra Arrigorriagako Emakumeen Etxearen izena erabakitzeko bozkatzeko epea zabalduko dute.

Emakumeen Etxearen izen posibleak eztabaidatu ostean, zerrenda osatu zuten azken asanbladan. Bada, hiru izen bozkatuenak izango dira behin betiko herri-bozkaketan parte hartuko dutenak. Bozkaketa paperean edo telematikoki egin ahal izango dute herritarrek ekainaren 13tik 26ra. Paper bidez egin nahi izatekotan inprimakia udal eraikinetan topatuko dute herritarrek. Telematikoki bada, inprimaki bera Udalaren webgunean topatuko dute hilaren 13an bertan ere. Bozkatzeko aukera dute Arrigorriagan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako emakumeek.

Arrigorriagak lehen emakumeen etxea sortzeko prozesu parte-hartzailea abiaraziko du

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak