→Arrigorriaga

Larunbateko Emakumeen III. Klasikoak emakumeen kirola sentsibilizatzea du helburu

Datorren zapatuan Emakumeen III. Klasikoa antolatu dute Arrigorriagak, Ugaok eta Zeberiok, emakumeen kirola sentsibilizatzea helburu. Ekitaldia Arrigorriagako Udalak, Arrigorriagako Txirrindulari Elkarteak, Madalen elkarteak eta Ugao eta Zeberioko Udaletako Berdintasun Sailek antolatu dute. Joan den maiatzaren 17an txapelketaren aurkezpena egin zuten Arrigorriagako Argala plazako arkupean.

Prentsaurrekoa, Arrigorriagan // Arrigorriagako Udala

Datorren zapatuan Emakumeen III. Klasikoa antolatu dute Arrigorriagak, Ugaok eta Zeberiok, emakumeen kirola sentsibilizatzea helburu. Ekitaldia Arrigorriagako Udalak, Arrigorriagako Txirrindulari Elkarteak, Madalen elkarteak eta Ugao eta Zeberioko Udaletako Berdintasun Sailek antolatu dute. Joan den maiatzaren 17an txapelketaren aurkezpena egin zuten Arrigorriagako Argala plazako arkupean. Bertan, Arrigorriagako Udal ordezkariekin batera, Ugao eta Zeberioko alkateak eta Berdintasun teknikariak izan ziren.

2018an jaio zenetik eta bigarren edizioa 2019an egin zutenetik, Emakumeen Klasikoa 2022ko Euskal Txirrindularitza Txapelketaren barruan dago eta bi kategorietan aurkeztu da: Kadete eta Sub-23 eta Elite.

Ezkerretik eskumara: Maite Ibarra, Arrigorriagako alkatea; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Ekaitz Mentxaka, Ugaoko alkatea eta Karlos Idirin, Zeberioko alkatea

Kategoriak biak

KADETE mailari dagokionez, zapatuko txapelketa 15:00etan hasiko dute txirrindulariek eta 38 kmko ibilbidea egingo dute Ugao, Arrankudiaga eta Laudio zeharkatuz, eta Arrigorriagako Urgoiti pasealekura arte.

SUB-23 eta Elite kategorietako lasterketa 16:30ean hasiko da, eta 76,5 km egin ostean Junior kategoria gehituko zaie. Hortik Zeanurira abiatuko dira Sarasola ganatik. Tarte hau “Mendiko Sarirako puntuagarria izango dela” azpimarratu du Arrigorriagako Udalak. Ibilbidea, Kateke maila bezala, Arrigorriagan bukatuko da.

“Emakumeei zuzendutako kirolekitaldiak garatzearen alde egitea oso garrantzitsua da Arrigorriagarako. Emakume kirolariei lekua eman nahi diegu eta, gainera, txikienentzako erreferentziak sortu. Horiek dira udalerrira ongi etorria ematen digutenak kiroldegiko hormairudiaren bidez, eta eurak dira larunbat honetan udalerriko kaleak hartuko dituztenak”, azaldu du Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak.

Emakumeen III. Klasikoa antolatu dute Arrigorriagak, Ugaok eta Zeberiok

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak