→Arrigorriaga

Enplegu eta orientazio zerbitzua indartu du Arrigorriagak

Arrigorriagako Enplegu eta orientazio zentroak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuagaz aurten, enplegu eta orientazio zerbitzua indartu du, astearteetan ere orientazio zerbitzua eskainiz.

Orientazio bilerak // Utzitakoa

Arrigorriagako Enplegu eta orientazio zentroak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuagaz aurten, enplegu eta orientazio zerbitzua indartu du, astearteetan ere orientazio zerbitzua eskainiz. “Zentroaren helburu nagusia enplegua bilatzen ari diren herritarrei arreta indibidualizatua eta espezializatua ematea da”, azaldu du Udalak. Zentroak gizarteratzeko bidean dauden pertsonei laguntzeko bi orientatzaile izango ditu. Aurtengo berritasunen artean talde-tailerrak egingo dituzte zentroan auto-erabilerarako tresnak ezagutzeko eta enplegua bilatzeko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren teknika guztiak ezagutarazteko.

Parte hartzeko

Enplegu eta orientazio zentroko jardueretan parte hartzeko, lehenik eta behin, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko da interesduna. Horretarako, jendaurreko ordutegia ostegun eta ostiraletan izango da, 08:00etatik 14:00ak arte, Urgoiti pasealekuko 1. solairuan.

Udalerrian orientazio zerbitzuak eskainiko dituztela aurreratu du Arrigorriagako Udalak: klase horiek orientazio orokorrekoak eta espezializatutakoak izango dira astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan, herrigunean eta Abusun:

  • Astelehenetan: 08:00etatik 15:00ak arte, Urgoiti pasealekuko 55. zenbakiko 1 solairuan
  • Astearteetan: 08:00etatik 14:00ak arte eta 15:00etatik 18:00ak arte, Urgoiti pasealekuko 55. zenbakiko 1 solairuan
  • Asteazkenetan: Abusuko Zentro Soziokulturalean (Olatxu 4)

Orientazio zerbitzuetan parte harte nahi duten interesdunek izena eman beharko dute 670 337 503 telefono zenbakira deituz.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak