Emakume batek eraso sexista jasan duela salatu du astelehen honetan Arrigorriagan, Udalak jakinarazi duenaren arabera. Indarkeria matxista hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du urriaren 5ean, ostegunez, 19:00etan udaletxeko plazan.
Udal ordezkaritza duten talde politiko guztiek eraso sexista horren aurrean “gaitzespen irmo eta sendoa” azaleratu dute. Modu horretan, emakumeen aurka doan edonolako ekintza arbuiatu dute. Udalak herritarrei dei egiten die osteguneko kontzentraziora etor daitezen.
