Pasa den urteko formatua mantendu du Arrigorriagako Udalak Errege Magoei harrera egiteko. Aurten, epifania izan dugu frontoian eta merkatarien tenplua, Jesusen jaiotza, Azken Afaria eta ibilbidearen amaieran Errege Magoak izan ditugu. Alfonbra urdina jarraitu ahala, familiek eta lagunek belengo herritarrakaz olgatzeko aukera izan dute eta nerbioak bidearen amaieran heldu zaizkie etxeko txikienei: Errege Magoekin aurrez-aurre berba egiteko momentua. “Zer eskatuko diezu erregei?” izan da galdera entzunena gurasoen partetik, eta isiltasuna, erantzun normalena, bereziki lehen aldiz erregeak ikusi dituzten txikienen aldetik.
