→Arrigorriaga

Eskolako arrapala eta Abusu Zentro Soziokulturaleko igogailuko sarrera konponduko ditu Arrigorriagako Udalak

Ia 37.000 euro bideratuko dira uztailean hasi diren lanetara. Egokitzapenen helburua zentroetako azpiegiturak hobetu eta irisgarritasuna bultzatzea da.

Abusu Zentro Soziokulturala // Geuria

Arrigorriagako Udalak uztailean hasi ditu herriko eskolako eta Abusu Zentro Soziokulturaleko konponketa lanak. Guztira, ia 37.000 euro inbertituko dituzte obretan: lehenengora, 5.500 euro inguru bideratuko dituzte; Abusura, berriz, 31.300. Helburua zentroetako azpiegiturak hobetu eta irisgarritasuna bultzatzea da.

Ikastetxean, sukalderako sarbidean dagoen arrapala eta espazio hori inguratzen duten hormak konponduko dituzte, pitzadurek eraginda, elikagaiak garraiatzeko orgak maneiatzeko zailtasunak egon izan baitira eskolan. Obra German Echebarria, S.A. enpresari esleitu diote.

Abusun, berriz, Zentro Soziokulturalaren erabilera orduetatik kanpo bertako igogailua erabili ahal izateko egokitzapenak egingo dituzte. Zentroko sarrerako ate automatikoak aldatuko dituzte, igogailura sarrera ahalbidetzeko pertsianak jarri eta Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) manpara instalatu. Obra hau Lanbieta SL eta Montte Projects SL enpresei esleitu diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak