→Arrigorriaga

Eskola Agenda egitasmoa martxan jarri du Arrigorriagak

Ikasturte berriaren etorrerarekin, Arrigorriagako Udalak Eskola Agenda egitasmoa martxan jarriko du hurrengo egunetan Alkarbide bilgunearen bidez. Aurreko urteetan egin den bezalaxe, egitasmo honen helburua guraso eta ikastetxeen arteko komunikazioa erraztea da, eskolan zein etxean gertatzen diren gorabeherak euskaraz komunikatuz. Helburu nagusi horrez gain, Udalak azaldu du ezinbesteko tresna dela lana antolatzeko eta helburu pedagogikoa ere baduela gehitu du.

Ikasturte hasiera, 2020an // Geuria

Eskola Agendaren azala. Udalaren webgunean deskargatu daiteke // Leire Urbeltz

Emakume biren elkarlana

Udalak 800 Eskola Agenda banatuko ditu aurten eta gehienak 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat izango dira. Gainontzeko aleak liburutegian eta ludoteketan utziko dira. Aurtengo berezitasun nagusia agendaren atzean dagoen emakume biren lana dugu: sormen lana Alaine Agirre idazleari dagokio eta ilustrazioak Leire Urbeltzenak dira, aurtengo gai nagusia ekologia izanik.

PDF bertsio osoa Arrigorriagako Udaleko webgunetik deskargatu daiteke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak