→Arrigorriaga

Arrigorriaga eta Ugaoko trenbideak konpontzen hasiko da Adif

Aldiriakeko trena, Ugaon / Geuria

Arrigorriagako 3 eta 5 eta Ugaoko 3. trenbideak konpontzen hasiko da Adif egun hauetan. Guztira 446.091 euro bideratu ditu enpresak eta lau hilabeteko lana izango du geltoki bakoitzean. Lan horietan trenbide zaharrak kendu eta desegingo dira, balastoa kendu (trenbideen azpian jartzen diren harriak), plataforma eraberritu eta horren gainean trenbide berriak jartzen ari dira. Horrez gain, desbideraketen berrikuste, berdinketa eta lerrokatze-lanak egiten ari da Adif. Mantentze-lan horiek guztiak gauez egiten ari dira, trenen trafikoa ez oztopatzearren.

 

6.700.000ko inbertsioa, Bizkaian

Adifek inbertsio garrantzitsuak egin ditu Bizkaian 2018tik 2020ko uztaila arte: Aldiriak-en sare arruntean 2.269.000 euro bideratu dira, zabalera metrikoan 1.821.000 euro, azpiegituren hobekuntzetan  1.145.000 euro, trenbide-pasagunetan 622.000 euro, geltokien berrikuntzetan 331.000 euro eta merkantzien garraioa hobetzeko lanetan, 511.000 euro.

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak