→Arrigorriaga

Azoka, pintxo dastaketa, Euskal Herriko mitologia eta Taberna Ibiltaria, Arrigorriagako Euskal Astean

Besteak beste, nabarmentzekoak dira lagunartean euskaraz hitz egiteko “motibazio saioa”, Euskal Herriko Mitologia ezagutzeko tailerra, herrian zehar euskal kantak lau haizetara zabalduko dituen Taberna Ibiltaria edota plazan igandean egingo dute euskal produktuen azoka. 

Argazkia: Geuria

Urriaren 14tik 20ra ospatuko dute Arrigorriagan Euskal Astea, astelehenetik igandera. Aste barruko ekintzak Eskolako eta Institutuko ikasleei zuzendutakoak izango dira, eta asteburukoak herritar guztientzat. Besteak beste, nabarmentzekoak dira lagunartean euskaraz hitz egiteko burutuko diren “motibazio saioak”, Euskal Herriko Mitologia ezagutzeko tailerra, herrian zehar euskal kantak lau haizetara zabalduko dituen Taberna Ibiltaria edota plazan igandean egingo duten euskal produktuen azoka.

ARRIGORRIAGAKO EUSKAL ASTEA 2019 – EGITARAUA

Urriaren 14tik 18ra
Lagunarteko hizkerarekin jolasean, motibazio saioak (DBH 4. mailako ikasleentzat)

Urriak 14, astelehena
10:00 Zuztarluze txapelketa (5. mailako ikasleentzat), Lonbon

Urriak 15, asteartea
10:00 Patxin eta Potxin pailazoak (4 eta 5 urteko ikasleentzat), Lonbon

Urriak 16, asteazkena
10:00 Denboraren taupadak antzezlana (3. eta 4. mailako ikasleentzat), Lonbon

Urriak 17, osteguna
10:00 Pirata Garrapata antzezlana (1. eta 2. mailako ikasleentzat), Lonbon

Urriak 18, ostirala
10:00 Bertso musikatuak (5. eta 6. mailako ikasleentzat), Lonbon
18:00 Euskal Mitologiaren inguruko tailerra (Institutuko ikasleentzat), liburutegian

Urriak 19, larunbata
18:30-20:00 Kalejira + Dantzaldia (Ugaoko Etorki, Usansoloko Oin Arin, Basauriko Agintzari eta Arrigorriagako Aritz Berri Dantza Taldeak + Bizkaiko Gaiteroak + Palentziako Guardoko folklore taldea)
20:00 Taberna Ibiltaria euskal kantuekin, herrian zehar

Urriak 20, igandea
10:00-15:00 Euskal Azoka + pintxo/sagardo dastaketa
13:00 Estropozu Bertso Eskolaren erakustaldia
13:00 Antzinako teknikak erabiliz alfonbra bat egiten ikastea

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak