→Arrigorriaga

Hitzaldi, kontzertu, azoka eta antzerkiz osatutako Euskal Astea antolatu du Arrigorriagak urriaren 11tik 18ra

Arrigorriagako Udalak jardueraz betetako Euskal Astea prestatu du datorren urriaren 11tik 18ra euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko helburuarekin. Adin askotarako bost ekitaldi nagusi prestatu dituzte guztira: ‘Gure Seme-alabei Euskararen Erabileraren Laguntzearen Erronka’ hitzaldia, kontzertu didaktikoa, Kottaduak antzezlana, Euskal Azoka eta ‘Euskera, entra un idioma en casa’ hitzaldia.

Arrigorriagako Euskal Azoka, 2020ko urrian // Geuria

Arrigorriagako Udalak jardueraz betetako Euskal Astea prestatu du datorren urriaren 11tik 18ra euskal kultura eta hizkuntza sustatzeko helburuarekin. Adin askotarako bost ekitaldi nagusi prestatu dituzte guztira: ‘Gure Seme-alabei Euskararen Erabileraren Laguntzearen Erronka’ hitzaldia, kontzertu didaktikoa, Kottaduak antzezlana, Euskal Azoka eta ‘Euskera, entra un idioma en casa’ hitzaldia.

Iñaki Eizmendi Arsuaga gizarte hezitzaileak ‘Gure Seme-alabei Euskararen Erabileraren Laguntzearen Erronka’ gurasoei zuzendutako hitzaldia prestatu du urriaren 13an, 17:30ean eskolako liburutegian, gurasoek dauzkaten hainbat galderei erantzunak emanez: “Zer dago euskararen erabileraren eta hizkuntza-ohituren oinarrian? Nola aukeratzen ditugu hizkuntzak?”, “Nola lagundu seme-alabei euskara erabil dezaten lagunartean eta beste hainbat harremanetan?”… interesdunek urriaren 11ra arte dute Magalean Guraso Elkarteari mezua bidaltzeko info@guremagalean.eus helbidearen bidez.

Kontzertu didaktikoa urriaren 15ean publiko familiarrarentzat prestatutako euskarazko emanaldia dugu. 18:00etan frontoian antolatu duten jarduera honetan euskal soinu tresnekin jolastuko dute musikariek. Izena emateko azken eguna urriaren 11 izango da eta euskarazerbitzua@arrigorriaga.eus helbidera idatziz edo 944 02 02 00 telefonora deituz egin daiteke erreserba.

‘Kottaduak’ urriaren 16an Lonbo aretoan antolatu duten eta Getari Etxegaraik zuzendutako eta Ane Gabarain eta Mikel Laskurain aktoreek antzeztutako komedia dugu. Gainontzeko jarduerek ez bezala, emanaldi honetara joateko ez da izenik eman beharko.

Urriaren 17an Euskal Azoka jarriko dute herriko plazan 10:00etatik aurrera. Bertan euskal produktuak erosteko aukera izango dute herritarrek.

Urriaren 18an ‘Euskera, entra un idioma en casa’ hitzaldia eskainiko du Paula Kasares soziolinguista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleak, erdaraz, eskolako liburutegian 17:30ean. Izena emateko azken eguna urriaren 11n izango da info@guremagalean.eus helbidearen bidez. Hitzaldi hau Arrigorriagako Udalak antolatu du Arrigorriagako eskolarekin elkarlanean.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak