→Arrigorriaga

Bideoa | Koronabirusak Arrigorriagako Euskal Azoka baldintzatu du aurten

Kupelarik gabe eta nekazal produktuen inolako dastaketarik gabe, Arrigorriagako aurtengo Euskal Azokak aurrera egin du segurtasun neurriz antolatutako edizio berezi honetan. Euskal Astearen barruan kokatuta eta urriaren 17ko Oinak Buruan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren ostean, Euskal Azokaren txanda izan zen urriaren 18an.

Koronabirusak benetan gogor astindu du nekazaritzako sektorea, eta aurten, zonaldeko ekoizleei laguntzearren edizio benetan berezia antolatu zuen pasa den igandean Arrigorriagako Udalak. Azokak 11:00etan ateak ireki bazituen ere, jendea eguerdi aldera hurbiltzen hasi zen udaletxeko plazara eta nekazal produktuak ikusi eta erosi ahal izateko azokako antolatzaileek ezarritako segurtasun zirkuitua jarraitu behar izan zuen, eskuak gelez behar bezala garbitu ostean. Euskal pastelak, barazkiak, ogiak, gaztak eta esnekiak… denetarik egon zen salgai bertan. Azokaren sarreran ere Euskaraldiko postu bat ipini zuten, nahi zuenak ekimenean izena emateko. Gogoratu, hala ere oraindik izena eman dezakezula Euskaraldiko webgunean.

Aurtengo azokan kupelarik edo dastaketarik egon ez arren, 14:00etan mariskada-zozketa egin zuten udaletxe parean.

Argazkiak | Euskal Azokak Zeberio eta Ugaoko nekazal produktuak ekarri ditu, besteak beste

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak