→Arrigorriaga

Iaz baino %40 ikasle gehiagok izena eman du Arrigorriagako Udal Euskaltegian

Euskaltegiko klasea / Arrigorriagako Udala

Pasa den urriaren 1ean hasi ziren Arrigorriagako Euskaltegiko klaseak, eta Koronabirusak saioetako dinamikak aldatu dituen arren, klaseek behar bezala egin dute aurrera: 2020an iaz baino %40 ikasle gehiagok eman du izena. Aurten klaseetan jesartzeko moduak aldatu dira eta maskarak erabili behar badira ere, horrek ez ditu Euskaltegiko klaseak eten. “Euskaltegiko klaseak bete-beteta daude” azaldu du Arrigorriagako Udalak.

Hau guztia posible izan da lokalak behar bezala egokitu dituztelako eta klaseak emateko protokolo berezia prestatu dutelako, ikasle eta zentroko langileei instrukzio zehatzak helaraziz. Kutsadurarik gertatuz gero, Udalak jakinarazi du martxotik aurrera izandako eskarmentuak Euskaltegiko klaseak  behar bezala aurrera eramateko erakutsi diela, “edozein momentutan eskolak online egin daitezkelako”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak