→Arrigorriaga

Arrigorriagak 11.600 euro bueltatuko dizkie guztira euskara ikasleei

arrigorriaga euskaltegia ikasleak

Ikasturte honetan Udal Euskaltegian edo HABEk homologatutako zentroetan euskara ikasi duten arrigorriagarrei 11.620 euro bueltatuko dizkie Udalak

Arrigorriagako Udal euskaltegiko ikasleak, 2015ean // Geuria

Ikasturte honetan (2021/2022) Udal Euskaltegian edo HABEk homologatutako zentroetan euskara ikasi duten arrigorriagarrei 11.620 euro bueltatuko dizkie Udalak, hurrengo beka formatu ezberdinetan:

  • Beka arruntak: Arrigorriagan erroldatutakoei matrikularen erdia itzuliko diete
  • Beka bereziak: hauek baliabide nahikorik ez duten Udal Euskaltegiko ikasleei zuzenduta daude eta finantziazioa matrikularen %75ekoa izango da
  • Joan-etorrien kostuarekin laguntzeko bekak: diru-laguntza hau Abusu auzotik erdigunera joan eta bertatik Abusura itzultzen diren ikasleei zuzendutakoak dira. Egunero klasera doazen ikasleei 32,40 euro itzuliko dizkiete hilero. Maiztasun gutxiagoko bidaiak egiten dituztenei zati proportzionala itzuliko diete

Diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 15etik irailaren 30era zabaldu dute udaletxeko edo Abusuko Zentro Soziokulturaleko Herritarren Arretarako Zentroan (HAZn) edo modu telematikoan. Euskaltegiko ikasleek zentroan bertan aurkeztu ahal izango dituzte eskakizunak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak