→Arrigorriaga

Arrigorriagak doako euskara zerbitzua eskainiko die herriko agente nagusiei hizkuntza indartzeko

Arrigorriagako Udalak, elkarte kultural eta sozialak, kirol elkarteak, merkatariak eta zenbait enpresarekin elkarlanean dihardu herria euskalduntzeko asmoagaz. Horrela azaldu du Arrigorriagako Udalak zerbitzuaren egitasmoa: “Helburu nagusia euskararekiko jarrera positiboa transmititzen duen hizkuntza-paisaia lortzea da”.

Arrigorriagako udaletxea // Geuria

Arrigorriagako Udalak, elkarte kultural eta sozialak, kirol elkarteak, merkatariak eta zenbait enpresarekin elkarlanean dihardu herria euskalduntzeko asmoagaz. Horrela azaldu du Arrigorriagako Udalak zerbitzuaren egitasmoa: “Helburu nagusia euskararekiko jarrera positiboa transmititzen duen hizkuntza-paisaia lortzea da”.

Askotariko zerbitzuak

Zerbitzu honen funtzioak anintzak direla azaldu du Udalak: testuen itzulpen lanetan lagundu, testu elebidunak diseinatzen lagundu eta gutunak, kartelak, bileren deialdiak, faktura-ereduak, prezio-zerrendak… bezalako testu idatziak zuzendu ere. “Gure herriko elkarte eta merkatariei beren eguneroko dinamiketan euskara presente egoten lagunduko dien doako laguntza eskaintzea, euskaldunen hizkuntza eskubidea bermatzen laguntzeko urrats garrantzitsua izan daitekeela uste dugu. Gainera, egitasmo berri honek, herritarron hizkuntza-ohituretan eragiteko baldintzak eskainiko dizkigu“, izan dira Celia Rubio Euskara eta Hezkuntza zinegotziaren berbak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak