→Arrigorriaga

Erronka ezberdinak proposatuko ditu astero Arrigorriagako Euskaraldia batzordeak

Arrigorriagako Euskaraldia batzordeak erronka ezberdinak proposatuko ditu astero, konfinamenduak iraun bitartean.

Lehen asteko erronkako irudi batzuk // Argazkiak: Arrigorriaga Euskaraldia

Arrigorriagako Euskaraldia batzordeak erronka ezberdinak proposatuko ditu astero, konfinamenduak iraun bitartean. Dagoeneko bigarren asteko erronkari ekin diote: itxialdiaren inguruko marrazkia, argazki artistikoa edo umoretsua, edota collage bat egitean datza. “Irudimenari eragin eta horrelakorik bidali!”, diote.

Erronka hau apirilaren 4ra bitartean dago martxan. Parte hartu nahi duenak bere lana bidali beharko du 688 76 30 74 telefono zenbakira (Whatsapp edo Telegram), arrigorriaga@euskaraldia.eus helbide elektronikora edota Facebook, Instagram eta Twitter sare sozialetara #ArrigorriaganEtxeanGoxo traola erabiliz.

Lehenengo erronka bukatuta

Lehenengo asteko erronka martxoaren 23an proposatu zuten. Orduan, partaideek ipuinak, bertsoak poemak edota abestiak bidali zituzten. Hamaika lan jaso zituzten:

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak