→Arrigorriaga

Gazteak eta umeak izango dira Euskararen Eguneko protagonistak, Arrigorriagan

Aurtengo Euskararen Egunaren ospakizuna azaroaren 24tik abenduaren 4ra artekoa izango da, eta Arrigorriagako Udalak hainbat jarduera prestatu ditu, protagonista nagusiak eskolako umeak eta institutuko gazteak izanik.

Eñaut Elorrieta // Eñaut Elorrieta

Aurtengo Euskararen Egunaren ospakizuna azaroaren 24tik abenduaren 4ra artekoa izango da, eta Arrigorriagako Udalak hainbat jarduera prestatu ditu, protagonista nagusiak eskolako umeak eta institutuko gazteak izanik.

Eskola esparruan pailazo-ikuskizunak, antzezlanak, muralak, marrazki erakusketak, irratsaioak… izango dituzte ikasle gazteek. Eskolatik kanpo, ostera, Euskaraz Dantzan TikTok dinamika abiaraziko dute: “Gazteek dantzaren bideoa sare sozialetara igo, @arrigogaztegunea etiketatu eta #EuskararenEguna2021 traola erabili beharko dute. Partaideen artean, euskarazko produktuen zozketa egingo da abenduaren 5ean”, azaldu du Arrigorriagako Udalak. “Udala eta herriko eragileak gure herria euskalduntzeko lanean ari gara 365 egunez. Hala ere, abenduaren 3a aitzakia bikaina da urteko lanketa osoari bultzada polita emateko herri bezala. Arrigorriaga, urtero, euskaldunago egiteko”, azaldu du Celia Rubio Euskara zinegotziak.

Bestelako jarduerak

Gazteen jardueraz gainera, gainontzeko publikoari zuzendutako bestelako hainbat ekintza prestatu ditu Udalak.

  • Azaroaren 22tik abenduaren 5era: ‘Haurren Aurrean, Helduok Heldu’ aktibazio ekimena
  • Abenduak 3: Familientzako disko-festa Xaiborren eskutik
  • Abenduak 4: Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du Lonbo Aretoan
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak