→Arrigorriaga

‘Ez da kasualitatea (nahita egin dugu)’ emakumez osatutako bertso saio musikatua antolatu dute Arrigorriagan

Maider Altuna Urbina, Aroa Arrizubieta Barredo, Iruri Altzerreka Martínez, Julene Iturbe Epelde, Maddi Aiestaran Iparragirre eta Haizea Arana Cardenal bertsolariak, Maria Oses Saiz, Leire Vargaz Nieto eta Olatz Zuazubiskar gai-jartzaileekin eta Libe Goenaga Arrieta eta Aner Euzkitze musikariekin  ‘Ez da kasualitatea (nahita egin dugu)’ bertso saio musikatuan arituko dira datorren azaroaren 27an, 19:00etan, Arrigorriagako Lonbo aretoan

Lonbo Aretoa

Maider Altuna Urbina, Aroa Arrizubieta Barredo, Iruri Altzerreka Martínez, Julene Iturbe Epelde, Maddi Aiestaran Iparragirre eta Haizea Arana Cardenal bertsolariak, Maria Oses Saiz, Leire Vargaz Nieto eta Olatz Zuazubiskar gai-jartzaileekin eta Libe Goenaga Arrieta eta Aner Euzkitze musikariekin  ‘Ez da kasualitatea (nahita egin dugu)’ bertso saio musikatuan arituko dira datorren azaroaren 27an, 19:00etan, Arrigorriagako Lonbo aretoan. Emanaldi honen helburua, etorkizunera begira emakumez osatutako saioak pentsatu gabe egitea da.

Jarduera Arrigorriagako Udaleko Berdintasun sailak antolatu du eta doakoa den arren, bertara hurbildu nahi diren lagunek izena eman beharko dute berdintasuna@arrigorriaga.eus helbidera mezua bidaliz edota 944 020 200 telefono zenbakira deituz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak