→Arrigorriaga

Gau Beltzak ‘Beldurrezko Ginkana’ eta bestelako jarduerak ekarriko ditu Arrigorriagara

Arrigorriaga ere beltzez jantziko da urriaren 31n, Gau Beltza dela eta. Bost urtetik gorakoentzat jarduera ugari prestatu ditu Udalak udaletxean eta inguruetan: Beldurrezko Ginkana, ipuin kontalaria, Photocalla eta adin askotarako tailerrak.

Katrina mozorroa // gaubeltza.eus

Arrigorriaga ere beltzez jantziko da urriaren 31n, Gau Beltza dela eta. Bost urtetik gorakoentzat jarduera ugari prestatu ditu Udalak udaletxean eta inguruetan: Beldurrezko Ginkana, ipuin kontalaria, Photocalla eta adin askotarako tailerrak.

Gau Beltzako jarduerak 17:30etatik aurrera hasiko dira. Ordu horretan Euskal Herriko Beldurrezko Ipuinak kontatuko dizkie ipuin kontalari batek 5 eta 9 urte bitarteko haurrei Arrigorriagako udaletxeko erakusketa gelan. Bigarren txanda ere egongo da, 18:10etan.

17:30etatik 20:00ak arte Photocall bat prestatuko dute udaletxeko plazan, adin guztientzako lagunentzat.

18:00etatik 20:00ak arte nerabeentzako Beldurrezko Ginkana antolatu du Arrigorriagako Udalak herri osan zehar, taldeka jokatzeko.

Kalabazak apaintzeko tailerra // Euskal Topagunea

Adin guztietarako tailerrak

Lau tailer egingo dituzte udaletxe aurreko plazan, txanda ezberdinetan parte hartzeko aukeragaz: bost urtetik gorakoek tatuajeen tailerra izango dute 18:00etan, 18:30ean, 19:00etan eta 19:30ean. Sei urtetik gorakoek, ostera, Hiru Marran izeneko tailerra izango dute 18:00etan, 18:30ean, 19:00etan eta 19:30ean. Zortzi urtetik aurrerakoek kalabazak apaintzekoa izango dute 18:00etan, 18:40etan eta 19:20etan. 11 urtetik gorako gaztetxoek oihalezko poltsa beldurgarriak sortzeko aukera izango dute 18:00etan, 18:40etan eta 19:20etan.

Aipatutako edozein jardueratan izena emateko azken eguna urriaren 26a izango da, arrigogaztegunea2014@gmail.com webgunera idatziz. Udalak iragarri du izenik eman gabe jardueretan parte har dezaketela haurre, baina izena eman dutenek lehentasuna izango dutela, edukiera arazoak egoten badira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak