→Arrigorriaga

Hockey txapelketa, bertso bazkaria eta kontzertuak egingo dituzte Arrigorriagako Gazte Egunean

Datorren ekainaren 25ean Arrigorriagako Gazte Eguna ospatuko dute Argala plazan eta Gaztetxean 10:00etatik gauerdira arte eta eguna jarduerez beteta dator.

Beranduegi Erromeria // Utzitakoa

Datorren ekainaren 25ean Arrigorriagako Gazte Eguna ospatuko dute Argala plazan eta Gaztetxean 10:00etatik gauerdira arte eta eguna jarduerez beteta dator.

10:00etan Hockey Txapelketa prestatu dute Argala plazan. Antolakuntzakoek aurreratu dute bertan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dutela arguiagazte@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz. Bertan, taldearen izena eta ohiua agertu beharko dira.

15:00etan Bertso Bazkaria egingo dute Gaztetxean. Maider Altunak eta Aner Euskitzek eskainiko dute saioa eta sarrerak 10 eurotan daude. Bazkarian pasta entsalada, oilasko paparra piperrekin eta arroz esnea zerbitzatuko dute. Antolakuntzakoek azaldu dute dieta zeliakoa, beganoa, begetarianoa eta musulmana dutenek bestelako aukerak izango dituztela.

19:00etan Baffle Karaoke Poteoa hasiko dute Gaztetxetik bertatik herrirantz.

21:45etan, Gaztetxera bueltatu eta bertan ekitaldia egin ostean, 22:00etan, Katilu, Anker eta Beranduegi Erromeriaren kontzertuak egingo dituzte.

Bideoa | Ugaoko Gazte Egunak herriko gazteak bildu ditu eguzkipean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak