→Arrigorriaga

Gospelak Arrigorriaga girotu du asteburuan

Joan den asteburuan gospel jardunaldia antolatu zuen Gospel Experience Project nazioarteko sareak Arrigorriagan, Gospel Bilbao, Donostia Gospel Experience eta Nafarroa Gospel Experience abesbatzekin.

Gospela abesten, Arrigorriagako udaletxeko arkupean // Arrigorriagako Udala

Joan den asteburuan gospel jardunaldia antolatu zuen Gospel Experience Project nazioarteko sareak Arrigorriagan, Gospel Bilbao, Donostia Gospel Experience eta Nafarroa Gospel Experience abesbatzekin.

Teorian gospel taldeetan kantatzen duten abeslariei zuzendutako ekimena izan bazen ere, Arrigorriagako Udalak azaldu du “inoiz abestu baina noizbait jakinmina izan duen edonori irekita egon zen ekimena” izan zela. Egunean zehar tailer bi prestatu zituzten abesbatzek Argala plazan eta gaualdean kontzertua eskaini zuten parte-hartzaileek Lonbo aretoan.

Gospel kontzertua, Lonbo aretoan // Arrigorriagako Udala

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak