→Arrigorriaga

‘Arrigorriaga, Gure Bazter Kuttunak’ liburua aurkeztuko du Udalak asteazkenean

Liburuaren aurkezpena Arrigorriagako udaletxean izango da // Geuria

Asteazken honetan ‘Arrigorriaga, Gure Bazter Kuttunak’ toponimia liburua aurkeztuko du Udalak 12:30ean, udaletxean bertan: “Egitasmo honen helburua herriko leku-izenak batu, aztertu eta finkatzea izanik, 2017an Foru Artxibategiko atal ezberdinak arakatu izan ziren. 2018an aurreko urteetan jasotako informazioa herriko lekukoen ahozko testigantzarekin kontrastatu zen, toponimoek izan zuten bilakaera aztertzeko”, azaldu du Udalak prentsa ohar batean.

Liburuaren helburu nagusia “Arrigorriagako leku-izenak modu erakargarria eta dibulgatzailean zabaltzea” da eta Udalak azaldu du lanak 2019 eta 2020an zehar dokumentaziotik zein ahots grabaketetatik jasotako edukiak bildu dituela, eta ikerketa osoaren datuak jaso beharrean, liburuak herritarrentzat interesgarrienak diren datuak bildu dituela, argazkiz eta testuez osatutako 104 orriko liburuxka sortuz. 1.000 ale egin ditu Udalak guztira.

Pasa den apirilaren 13 eta 15ean ‘Arrigorriagako Hiztegi Toponimikoa’ liburua aurkeztu zuen Malmasingo Lagunak elkarteko Asier Ibarretxe idazleak Abusun eta Lonbo aretoan, herriko 1.100 leku-izen baino gehiagoko bildumarekin.

Arrigorriagako toponimiaren inguruko lan bi aurkeztuko dituzte hurrengo asteetan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak