Sareak

☉ Arrigorriaga

Arrigorriagak hamasei nitxo izango ditu hilerrian komunitate musulmanaren hildakoak ehorzteko

Gehienez hamasei nitxo prestatuko dira, eta gehienez bost urteko iraupena izango dute.

|

Landaederragako hilerria / Arrigorriagako Udala

Arrigorriagako Udala lankidetzan ari da Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin elkarlanean, musulmanen ehorzketen arazoa konpontzeko asmoz, Arrigorriagako Udalak hamasei horma-hilobi prestatuko ditu komunitate horrek erabiltzeko espreski zuzenduta. Hortaz, Landaederragako hilerriak aldi baterako prestatutako hamasei nitxo berezi izango ditu.

Horrela, covid-19k eragindako arazoetako bati konponbidea emango dio Arrigorriagak. Izan ere, ehorzketa horiek Euskal Herritik kanpo egin ohi dira, bai erlijioak eskatzen dituen baldintza bereziengatik, bai Euskal Autonomia Erkidegoan leku gutxi daudelako horretarako prestatuta eta erabilgarri. Baina pandemiak eragindako murrizketa-neurrien ondorioz, ezin izan da gorpuak beste lurralde batzuetara eraman.

Maite Ibarra alkatearen esanetan, “Arrigorriagan beti izan gara herri inklusiboa eta anitza, eta ikuspegi teknikotik proiektu egingarria zela ikusita, Eusko Jaurlaritzak planteatutako ekimenarekin elkarlanean aritzea erabaki genuen. Covid 19ren osasun-krisiak ustekabeko egoeren aurrean jarri gaitu, eta hain trantze mingarrian kolektibo horren eta bere senideen eskubideak bermatuko dituzten ekimenetan modu aktiboan parte hartu eta lagundu izanak pozten gaitu”.

Konponbide partziala eta aldi baterakoa da: gehienez hamasei nitxo prestatuko dira, eta gehienez bost urteko iraupena izango dute. Denbora hori igarotakoan, hobitik atera eta dagokien legezko destinoa eman beharko zaie. Udalak bere gain hartzen du Landaederragako hilerri-parkean hamasei nitxo eraikitzeko administrazio-kontratazioa, dauden nitxoen forma, material eta konfigurazio berdinarekin. Eusko Jaurlaritzak, ostera, bere gain hartuko du obra osoaren finantzaketa.

☉ Arrigorriaga

Arritxikerrak proiektuak sukaldaritza tailerra prestatu die Arrigorriagako txikiei

Familiak euskaraz aritzeko jarduera Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxeko Azokea aretoan antolatu dute apirilaren 18an

|

Haurrak, Arritxikerrakek joan den M8an antolatutako mozorro tailerrean // Geuria

​​​Datorren apirilaren 18an Sukaldaritza tailerra prestatu dute Arritxikerrakekoek bi eta sei urte bitarteko txikientzat, Arrigorriagako Edurne Garitazelaia kultur etxeko Azokea aretoan.

Familiak euskaraz aritzeko jarduera honek txanda bi izango ditu: lehena bi eta lau urteko haurrei zuzenduta dago eta 17:00etatik 17:40etara izango da. Bigarren saioa 17:45etik 18:30ra izango da, lau eta sei urtebitartekoentzat.

Edukiera mugatuko ekintza izango da eta Arritxikerraketik azaldu dute izena emateko arritxikerrak@gmail.com​ idatzi behar dutela intersdunek. Bertan, ume kopurua eta horien adina zehaztu beharko da.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

’17. Logela’ ihes gela antolatu dute Arrigorriagako Argala plazan

Euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarria eskaintzea eta Argala plazan egongo da apirilaren 19tik 21era

|

17. Logela promozio bideoko fotograma bat // Euskaraz barra-barra

Apirilaren 19an, 20an eta 21ean 17. Logela izeneko ihes-gela antolatu du Euskarazbarrabarra.eus-ek Arrigorriagako udaletxeko plazan. Ihes gela hau kamio txiki batean egingo dute eta Arrigorriagako saioak eta gero ibilgailuak hainbat geldialdi egingo ditu Euskal Herrian zehar. Doako jarduera hau 16 urtetik gorakoentzat prestatu dute.

Thotel luxuzko hotel kateak ehun urte daramatza euskal herritarrik ezagunenen loa zaintzen mundu osoan zehar. Urteurren borobil honetan, ibiltari bilakatu da, herritar guztiei bere izaretan lo egiteko pribilegioa eskaintzeko.

17. Logelaren promozioko fotograma bat // Euskaraz barra-barra

Euskaraz barra-barra egitasmoaren baitan sustatu du Eusko Jaurlaritzak ’17. logela’. Euskaratik eta euskaraz sortutako ihes-gela honek helburu du aisia euskaraz gozatzea bermatuko duen formatu erakargarri bat eskaintzea, kanpaina elikatzearekin batera.

Gehienez, 5 lagunek parte hartu dezakete saio bakoitzean, espazioari eta jokoaren ezaugarriei behar bezala erantzuteko. Joan den martxoaren 18an zabaldu zuten izen-emateak egiteko epea eta interesdunek esteka honen bidez egin dezakete. Apirilaren 19an 16:00etatik 21:00ak arteko saioak egingo dira eta hilaren 20an eta 21ean 10:00etatik 21:00ak arte.

“Ahaztu estresa, ahaztu arazoak, ahaztu kezkatzen zaituen guztia… Zatoz 17. logelara. Lehen 40 minutuak dohainik dira, gozatu, eta amets on!”

17. Logelako kamioia // Euskaraz barra-barra

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Abusuko Txiki Txef sukaldaritza tailerrek gozogintzara hurbilduko dituzte herriko gazteak

Saioak 17:00etatik 19:30ak arte izango dira Abusuko Zentro Soziokulturaleko sarrera nagusian, euskara hutsean

|

Txokolatezko piruletak // OKDiario

Arrigorriagako Udalak Txiki Txef sukaldaritza saioak antolatu ditu datorren apirilaren 12an (ostirala), Abusuko Zentro Soziokulturalean.

Gozogintzarekin zerikusia duten hiru tailer eskainiko dituzte guztira: fruta-brotxetak, txokolatezko piruletak eta gailetak egitekoak. Tailer hauek bost urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta daude. Saioak 17:00etatik 19:30ak arte izango dira zentro soziokulturaleko sarrera nagusian, euskara hutsean izango dira eta sarrera librea izango da.

Informazio gehiagorako 651 705 974 telefono zenbakia eta abusu@arrigorriaga.eus helbide elektronikoa ahalbidetu dituzte Arrigorriagako udal ordezkariek.

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

Abusuko Kultur Asteak arrigorriagar guztientzako ekintzak ekarriko ditu auzora

Aurtengo edizioak apirilaren 21ean hasi eta 28ra arte iraungo du eta aste horretan adin guztietako herritarrentzako jarduerak antolatu dituzte

|

Herritarrak, 2022ko liburu azokan // Geuria

Abusu Sareanek Abusuko Kultur Astearen 18. edizioaren programa iragarri du eta aurten ere ekintza mordoa dakartza Arrigorriagako auzora. Aurtengo edizioak apirilaren 21ean hasi eta 28ra arte iraungo du eta aste horretan adin guztietako herritarrentzako jarduerak antolatu dituzte.

Apirilaren 21ean, igandean, Abusuko Kultur Astearen aurkezpena egingo dute Goloka taldea eta Marimatrakarekin 12:00etan Santa Isabeleko frontoian, baina ospakizuna ez da bertan amaituko; aurkezpenaren kalejirak emango dio hasiera Kultur Asteko jaiari.

Jarduera azpimarragarrienen artean daude apirilaren 22ko tailerretako bat, 16 urteko neskei zuzendua eta Autodefentsa Feministaren hastapenak jorratuko dituena; hilaren 25eko ‘Kontaketa Abusun’ saioa, Ana Apikak eskainiko duena; edota apirilaren 26ko rap sormen tailerra, Etxebarriko La Basu raperaren laguntzarekin egingo dena. Horiekin batera, tailerrek, jokoek, dantza ikuskizunek, ipuin kontakizunek, herri kirolek eta bestelako askotariko jarduerek Abusuko kaleak hartuko dituzte hilaren erdialdean.

Lehiaketak eta azokak

Kultur Astearen baitan badira aipatu beharreko beste hiru ekimen ere: zuhaitzen apainketa lehiaketa, Abusukomek kultura saritzen du izeneko lehiaketa eta Liburu azoka.

Zuhaitzen apainketan parte hartzen dutenen lanak apirilaren 15etik 20ra egongo dira ikusgai eta hilaren 29 eta 30 bitartean kenduko dituzte. Abusukomek kultura saritzen du lehiaketan parte hartzen duten saltokiek apirilaren 22tik 26ra jasoko dituzte bisitak.

Liburu azokari dagokionez, urtero lez, Haurreskola azpiko lokalean antolatu dute, Abusu Sareanen lokalean, hilaren 23an.

Programa | Abusuko Kultur Astea 2024

Apirilak 21, igandea
12:00. Kultur Astearen aurkezpena, Santa Isabel frontoia

Apirilak 22, astelehena
Goizean: Kontakizun laburrak, herriko erakuslehioak
17:00. Zinema, Haurreskola
17:30. Birziklatzeko tailerra, Zubietxe
18:00. Autodefentsa Feministaren hastapenak, tailerra

Apirilak 23, asteartea
09:00 Liburu Azokaren irekiera, haurreskola
16:30 Munduko Ipuinak
17:30 Familia ginkana, Ibaieder parkea
18:00 Euskal panderoak, auzotik

Apirilak 24, asteazkena
17:00 Mahai jokoak, Zubietxe
17:00 Ipuin kontalaria, haurreskola

Apirilak 25, osteguna
17:00 Kontaketa Abusun, haurreskola

Apirilak 26, ostirala
17:30 Tailerrak, La Campa
19:00 Rap sormen tailerra La Basurekin, haurreskola
20:00 DJ saioa, Ollargan aterpea

Apirilak 27, larunbata
09:30 Mendi irteera, eliza aurrean
12:00 Herri kirolak, La Campa
13:00 Kantu Poteoa, auzotik
14:30 Bazkaria, ikastola
19:00 Berbena eta diskodantza, La Campa

Apirilak 28, igandea
12:00 Irristaketa, La Campa
12:00 Trikitixa, auzotik
13:00 Dantzak, La Campa
14:30 Herri bazkaria, La Campa

Osorik irakurri

☉ Arrigorriaga

⚪️🔴 GABARRA | Argazkiak | Aupa Aitor Paredes! Talde zuri gorria Kopako txapelketa ospatzen!

|

Athletic Clubek Kopa irabazi, Gabarra Nerbioi ibaian atera da eta hortxe da Aitor Paredes arrigorriaga, bere taldekideekin batera.  GEURIAn ospakizunak bertatik bertara jarraitu ditugu, eta hona argazki galeria osoa.

Osorik irakurri