→Arrigorriaga

HAPOren dokumentua aurkeztuko dute Arrigorriagako herrigunean eta Abusun

Datorren urtarrilaren 19an Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPOren) dokumentua aurkeztuko dute Abusuko Zentro Soziokulturalean, 19:00etan eta hurrengo egunean, hilak 20, Edurne Garitazelaia kultur etxean, ordu berean.

Trena, herriguneko auzoak zeharkatzen // Geuria

Datorren urtarrilaren 19an Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPOren) dokumentua aurkeztuko dute Abusuko Zentro Soziokulturalean, 19:00etan eta hurrengo egunean, hilak 20, Edurne Garitazelaia kultur etxean, ordu berean. “Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) udalerriko hirigintza osoa antolatzeko oinarrizko tresna da, gure herriaren etorkizuneko antolaketa diseinatuko duena. Horregatik guretzat garrantzitsua da herritarrek plana ezagutzea eta ekarpenak egitea; legearen eta herritarren beharrizanen arteko oreka ona bilatzea delako gure helburua“, azaldu du Idoia Molina Auzoak, Hirigintza eta Etxebizitza zinegotziak.

Arrigorriagako Udalak hasierako onarpena eman zion Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari iazko urriaren 28ko osoko bilkuran. 2021eko abenduaren 22tik 2022ko urtarrilaren 31ra plana aberasteko eta herritarren partaidetza bultzatzeko informazio panelak ikusgarri jarri zituzten Abusuko Zentro Soziokulturalean, 08:00etatik 21:00ak arte, eta herriguneko Edurne Garitazelaia kultur etxean, 14:00etatik 20:30ak arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak