→Arrigorriaga

Arrigorriaga Harrerak hirugarren urteurrena ospatuko du gaur arratsaldean

Hiru urte bete ditu Arrigorriaga Harrera sareak eta denbora honetan egin duen lana ospatzeko ekitaldi berezia antolatu du Argala enparantzan, 19:30ean

Argala plaza // Geuria

Hiru urte bete ditu Arrigorriaga Harrera sareak eta denbora honetan egin duen lana ospatzeko ekitaldi berezia antolatu du Argala enparantzan, 19:30ean. Bertan, kontaketen irakurketa eta Arbasoak musika taldearen kontzertua prestatu dute. “Hasiera batean tea eta gozoak jartzeko asmoa geneukan baina Covida dela eta bertan behera utzi behar izan dugu”, azaldu du Arrigorriaga Harrerako Peio Molinuevo kideak. “Duela hiru urte jarri genuen martxan Arrigorriaga Harrera sarea. Gaur hiru urte horietan egindako lanaren ibilbidea azalduko dugu eta bideoen proiekzioaz eta bertsoak botatzeaz gainera kontaketen irakurketa izango dugu Argalan“. Kontaketen ostean Arbasoak bikotearen kontzertua prestatu dute 22:00ak arte.

Urteurrenaren kartela // Arrigorriaga Harrera

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak