→Arrigorriaga

Sutan, Mr Pongo, Susterbacks eta Liberando el corazon Arrigorriaga Harreraren aldeko jaialdian

Sutan, Mr Pongo, Susterbacks eta Liberando el corazon abeslariak girotuko dute jaialdia / Geuria

Arrigorriaga Harreraren aldeko jaialdia ospatuko da urtarrilaren 25ean. Udalerriko Gaztetxean izango da eta bertan musika eskaintza handiaz gozatu ahal izango da, zehazki, Sutan taldeaz (Bilbo), Mr Pongoz (Galdakao) eta Susterbacks taldeaz (Ugao).

Kontzertuak gaueko 22:00etan hasiko dira. Hala ere, jai giroa arratsaldeko 20:00retan hasiko da pintxopote musikatu baten bidez, Liberando el corazon-en (Pradejón, Errioxa) esku. Jaialdiaz disfrutatu nahi duenak, 3 euroko aportazioa egin beharko du sarreran, Harrera Sarera bideratuko direnak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak