→Arrigorriaga

‘Harri Minak’ antzezlana egingo dute gaur arrastian, Arrigorriagako Lonbon

Geuretik Sortuak proiektuak ‘Harri Minak’ gazte eta helduentzako antzezlana ekarriko du Arrigorriagako Lonbo aretoko oholtzara gaur, 19:30ean

Harri Minak // Utzitakoa

Geuretik Sortuak proiektuak ‘Harri Minak’ gazte eta helduentzako antzezlana ekarriko du Arrigorriagako Lonbo aretoko oholtzara gaur, 19:30ean. “Bizitzak bi zuloen artean dirau: zulo batetik gatoz, zulora goaz. Bi arrakalen tartea. Hutsuneak bete nahian igarotzen dugun tartea. Harriko zuloa, herriko zauria. Ekin eta ekin, tirita jarri eta jarri. Zauria dago hor baina… -dio orbainak. Zuloak harriari min egiten dio?”.

Amancay Gaztañagak zuzendutako 70 minutuko antzezlana doakoa da eta bertara hurbildu nahi diren lagunek izena eman beharko dute euskarazerbitzua@arrigorriaga.eus helbide elektronikora mezua idatziz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak