Haurren eguna ospatuko dute apirilaren 24an, ostiralez, Arrigorriagan. Besteak beste, balkoiak eta leihoak puxikekin eta marrazki koloretsuekin atontzera, mozorrotzera eta balkoian edo leihoan dantza egitera animatu ditu Udalak.
Gainera, 17:30ean musikarekin itzuli bat egingo dute haurrek balkoian edo leihon dantza egin dezaten. Itzulia Abusuko Zentro Kulturalean hasiko da eta ondorengo ibilbidea egingo du: Abusu, Landarraga, Makua, Kubo, herrigunea, Lonbo, Lanbarketa, Salud e Higiene, Brisketa eta Martiartu.
“Txintxo-txintxo ari dira etxean, gurasoei laguntzen, etxerako lanak egiten, jolasten, margotzen, edota bizkotxo eta madalena goxoak prestatzen. Horregatik opari bat egin nahi dizuegu eta ostiralean Haurren eguna ospatuko dugu gure etxeetatik”, dio Maite Ibarra Arrigorriagako alkateak.
Haurrak, etxeko nagusiak
“Ostiral honetan zuek aginduko duzue. Zuek izango zarete etxeko ‘nagusiak’, eta zuek erabakiko duzue zer egin”, dio Ibarrak.
