→Arrigorriaga

Haurrentzako jolasguneak berriro irekiko dituzte ekainaren 22an Arrigorriagan

Ekainaren 22an zabalduko dituzte berriro Arrigorriagako haurrentzako jolasguneak. Segurtasun-neurri bezala, 11:30etik aurrera erabili ahal izango dira.

Hiru hilabete ondoren, berriro zabalduko dituzte haurrentzako jolasguneak Arrigorriagan // Argazkia: Geuria

Ekainaren 22an zabalduko dituzte berriro Arrigorriagako haurrentzako jolasguneak. Segurtasun-neurri bezala, 11:30etik aurrera erabili ahal izango direla adierazi dute Udaletik. Izan ere, goizeko lehen orduan garbitu eta desinfektatuko dituzte jolasguneak.

“Jolasgunean berrireki aurretik, garbiketa- eta desinfekzio-lan zorrotzak egingo dira. Behin irekita, ohiko garbiketek desinfekzioak izango dituzte, berezko produktu egokiak erabiliz”, dio Maria Jesus Acedo Ingurumen eta Jasangarritasun zinegotziak. Gainerakoan, osasun-agintariek ezarritako prebentziorako segurtasun-neurriak “uneoro” bete behar direla gogorarazi dute Udaletik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak