→Arrigorriaga

Kirol esparruan sexuan oinarritutako jazarpenaren inguruko saioa antolatu du Arrigorriagako Gure Magalean Elkarteak

Datorren otsailaren 16an, asteazkena, Gure Magdalenak Arrigorriagako eskolako Ikasleen Gurasoen Elkarteak kirolean sexuan oinarritutako jazarpenari buruzko saio berezia prestatu du 18:30etatik 19:45ak arte Arrigorriagako eskolako musika gelan.

Haurra, pelotan jokatzen // Geuria

Datorren otsailaren 16an, asteazkena, Gure Magalean Arrigorriagako eskolako Ikasleen Gurasoen Elkarteak kirolean sexuan oinarritutako jazarpenari buruzko saio berezia prestatu du 18:30etatik 19:45ak arte Arrigorriagako eskolako musika gelan.

Hitzaldia sexu-abusuen eta kirolean oinarritutako jazarpenaren ingurukoa izango da eta helburuak hainbat dira: indarkeria sexista gizarte arazo oso garrantzitsua dela ohartzea eta emakumeengan, haurtzaroan eta nerabezaroan eragiten dituen ondorio larriak ezagutaraztea: kirolean, sexu-abusua, sexu-jazarpena, eta sexuagatiko jazarpena plazaratzea. Gainera, kirolean indarkeria saihesteko eta detektatzeko, prebentziorako erremintak eskainiko dituzte, baliabideak eta zerbitzuak identifikatzen lagunduz.

Saioa Arrigorriagako familiei zuzenduta dago eta Eusko Jaurlaritza eta Basque Team fundazioaren ‘Zure Taldekoak Gara’ zerbitzuak eskainiko du: “Haurrak eta nerabeak indarkeriatik erabat babesteko 8/2021 Lege Organiko berriak ezartzen du adingabeekin kirol- edo aisialdi-erakundeetan lan egiten dutenek prestakuntza berezia jaso beharko dutela haurren eta nerabeen aurkako edozein indarkeria mota prebenitu eta detektatzeko. Baina oso garrantzitsua da arlo honetan gurasoak ere sentzibilizatzea eta parte hartzea prebentziozko lana egiteko”, azaldu dute antolakuntzakoek.

Hitzaldian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute esteka honen bidez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak