→Arrigorriaga

Neguko inausketei ekin die Arrigorriagak

Arrigorriagako Udalak martxan jarri ditu neguko inausketa-lanak, Parterre eta lorategietako udazkeneko birlandaketak egin ostean.

Severo Otxoa kaleko arbolak, biluzik // Geuria

Arrigorriagako Udalak martxan jarri ditu neguko inausketa-lanak, Parterre eta lorategietako udazkeneko birlandaketak egin ostean. Langileek astiro-astiro biluzten ari dira herriko zuhaitzak eta lanak, urtero bezala, urtarrilean bukatuko direla iragarri du Udalak. Iaz bezala, landare-hondakinak berziklatu eta horiekin konposta egingo dute eta lorategi edo baratzetan erabiltzeko interesa dutenek Arri Loralan lorezaintza zerbitzuagaz harremanetan jarri eta konposta eskuratzeko aukera izango dutela aurreratu du Udalak.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak