→Arrigorriaga

Kultur ekintzak prestatu dituzte Arrigorriagan, ohiko inauterien ordez

arrigorriaga abusu 2017 inauteriak 1

Iaz bezala, Arrigorriagako Inauteri Batzordeak eta Udalak ohiko formatuko aratusteak eta Kanporamartxoa bertan behera uztea erabaki dute, “jende pilaketak ekiditeko”. Horren ordez, kultur ekintzak prestatu ditu herrian zehar jaialdi falta hori arintzeko

Abusuko inauteriak, 2017an // Geuria

Iaz bezala, Arrigorriagako Inauteri Batzordeak eta Udalak ohiko formatuko aratusteak eta Kanporamartxoa bertan behera uztea erabaki dute, “jende pilaketak ekiditeko”. Horren ordez, kultur ekintzak prestatu ditu herrian zehar jaialdi falta hori arintzeko: “Arrigorriagako Inauteri Batzordekook aurten ere inauteriak ez ospatzea erabaki dugu. Osasun egoera dela eta jai giroa bai, baina arduratsu jokatzea eskatzen diegu herritarrei”, azaldu dute batzordetik.

“Inauteri Batzordeak eta Udalak Arrigorriagako herritarrei dei egiten diegu sormenari lekua egin eta inauteri egunetan mozorrotuta kalera irteteko”, azaldu du Udalak prentsa ohar baten bidez. Arrigorriagako eskolaren kasuan, esaterako, ikasleei zuzendutako inauteri propioak prestatu dituzte eta aurtengo gaia ‘musikalak’ izango da.

Horiek horrela, hainbat kultur jarduera prestatu dituzte otsailaren 18tik martxoaren 5era arte, Abusuko Zentro Soziokulturalean eta herriguneko Lonbo aretoan zein Gaztegunean, besteak beste:

  • Otsailaren 18tik martxoaren 5era: 2001 eta 2020 urteen bitartean Abusun ospatutako inauterien argazki-erakusketa. Inaugurazio egunean Hodei magoa egongo da Abusuko Zentro Kulturalean bertan
  • Otsailak 25: Espejo konpaoiniaren ‘Cris, Pequeña Valiente’ umeentzako antzezlana. 19:30ean, Lonbo aretoan
  • Otsailak 26: Inauterietako maskaren tailerra, 12 urtetik gorako gazteentzat. 18:30ean, Gaztegunean
  • Otsailak 26: Ellas son Ellos SHOW, nagusientzako ikuskizuna. 19:30ean, Lonbo aretoan
  • Otsailak 27: Kaleak bizirik!, Potx eta Lotx pailazoak. 12:30ean, Lonbo aretoan
  • Otsailak 27: Herri Krosa

Arrigorriagako Inauteri Batzordea duela zazpi urte sortu zuten herriko hainbat elkartek eta Udalaren laguntzaz “kutsu komunitarioa erdigunean izan duten inauteriak” antolatu dituztela azaldu dute Udaletik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak