→Arrigorriaga

Kiroldegia eta Ollargan berritzeko 1,2 milioi euro bideratuko ditu Arrigorriagak

Joan den maiatzaren 12an egindako osoko bilkura ezohikoan aho batez onartu zuten Udalkutxaren likidazio positiboa: 745.000 euro: “2021eko aurrekontuak luzatuta eta gainontzeko alderdi politikoekin akordioa lotu ostean, maiatzaren 12an deitutako ezohiko bilkuran aldeko boto guztiekin onartu ziren soberakina, Herriak Egiten eta Udalkutxarekin lotutako inbertsioak”

Aparkalekuak, Abusun // Geuria

Maiatzaren 12an egindako osoko bilkura ezohikoan aho batez onartu zuten Udalkutxaren likidazio positiboa: 745.000 euro: “2021eko aurrekontuak luzatuta eta gainontzeko alderdi politikoekin akordioa lortu ostean, maiatzaren 12an deitutako ezohiko bilkuran aldeko boto guztiekin onartu ziren soberakina, Herriak Egiten eta Udalkutxarekin lotutako inbertsioak“, azaldu dute Udal ordezkariek gaur goizean osoko bilkuren aretoan egindako prentsaurrekoan.

Maite Ibarra eta Maria Jesus Acedo // Geuria

745.018 euro horiekin kirol eta gizarte edo kultur jardueretarako partidak handitzea eta ekipamendua eta makineria konpondu, mantendu eta kontserbatzeko diru partida handitzea xede du Arrigorriagako Udalak, Maite Ibarra alkateak eta María Jesús Acedo Ingurumen eta Garapen Iraunkorreko zinegotziak azaldu dutenez.

Inbertsio aipagarriak

Gauzak horrela, Diruzaintzako soberakinari dagokionez, 600.000 euro bideratuko ditu Arrigorriagak Udal kiroldegia eraberritzeko eta beste 550.000 euro Ollargan auzoa urbanizatzeko. Gainera, 40.000 euro bideratuko dituzte Odol-emaileen plazako jarduketetarako, besteak beste.

Udalkutxari dagokionez, 60.000 euro “digitalizazioaren erronkari aurre egiteko” bideratuko dituzte eta 70.000 euro Ollargan auzoko aparkaleku-arazoak konpontzeko bideratuko dituzte, maiatzaren hasieran La Peñan TAO zerbitzuak izan duen eragina ikusita.

Santa Isabel auzoko aparkalekua, eraberritua eta martxan // Geuria

Bizkaiko Foru Aldundiko Herriak Egiten funtsak direla eta, gobernu taldearen hurrengo proposamenak onartu dira: Martiartu eta Basauriko nidegorriko puntuak lotzea (249.500 euro), eskoletan eguzki-plakak instalatzea (120.000 euro), Lonbo eraikinean giltza elektronikoak jartzea (13.500 euro), kultur etxe zaharraren eraberritze-lanak (48.400 euro) eta kiroldegiko argiak berritzea (48.000 euro).

“Aurten bertan Mugikortasun edo Jarduera Energetikoko planak izango ditugun arren, Arrigorriagan trantsizio ekologikoa bizkortzeko jarduketa zehatzak beharrezkoak direla badakigu, eta horregatik, inbertsio horiek alde batera utzita, beste proiektu batzuetan lan egiten ari gara Next Generation funtsak kontuan hartuta”, azaldu du Acedok.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak