→Arrigorriaga

Jose Ignacio Fernandez arrigorriagarrak Los Monegros zeharkatuko du gaixotasun arraroen ikusgarritasunaren alde

Uztailaren 25etik abuztuaren 2ra bitartean 400 kilometro egingo ditu gurpildun aulkian Ruben Zuluaga arabarrarekin batera.

Caminus ekimeneko hiru sustatzaileak, tartean, Jose Ignacio arrigorriagarra // Arrigorriagako Udala

Jose Ignacio Fernandez arrigorriagarrak -NOA alderdiko ordezkaria- Los Monegros (Aragoi) zehazkatuko du gurpildun aulkian uztailaren 25etik abuztuaren 2ra bitartean gaixotasun gutxituen ikusgarritasunaren aldeko proiektuak garatzen eta horien ikerketa sustatzen eskatzeko. “Caminus” ekimeneko bere kidea den Ruben Zuluetarekin batera Europako estepa handienetako bat zeharkatuko duten dibertsitate funtzionaleko lehen pertsonak izango dira.

Erronka honek 40 kilometro inguruko 10 etapa izango ditu eta Monegroseko basamortua zeharkatuko du, udalerri bat bestearen atzetik lotuz. “Erronka pertsonala izateaz gain, ekimen honek eredu eta bultzada izan nahi du dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat”, diote sustatzaileek. Fernandezek eta Zuluetak giharretako distrofia izeneko gaixotasun arraroa dute eta duela bi urte, 2019an, Donejakue Bidearen 800 kilometro baino gehiago egin zituzten gurpildun aulkian, helburu berarekin.

“Caminus” irabazi-asmorik gabeko elkartearen helburua da patologia horiek ezagutaraztea eta ikertzeko dirua biltzea. Isabel Gemio fundazioaren laguntza du elkarteak distrofia muskularren eta beste gaixotasun arraro batzuen ikerketa sustatzeko, eta donazio bidez bildutako dirua ikerketara bideratuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak