→Arrigorriaga

Juan Lekue idazle arrigorriagarrak ‘En tiempo de cartas y puas’ liburua aurkeztu du kultur etxean

Joan den maiatzaren 5ean ‘En tiempo de cartas y puas’ eleberria aurkeztu zuen Juan Lekue idazle arrigorriagarrak Edurne Garitazelaia kultur etxean

Liburu aurkezpena, Edurne Garitazelaia kultur etxean // Juan Lekue

Joan den maiatzaren 5ean ‘En tiempo de cartas y puas’ eleberria aurkeztu zuen Juan Lekue idazle arrigorriagarrak Edurne Garitazelaia kultur etxean, 50 lagun baino gehiagoren aurrean. Vicente Ibarretxe arrigorriagar ohiak idatzitako eskutitzak ditu oinarri Lekuek Txertoa argitaletxearen bidez publikatutako liburuan: “Vicente Ibarretxe auzotarraren 12 eskutitz erabili izan ditut azken eleberri hau eraiki ahal izateko eta gainera hainbat liburu irakurri ditut istorioaren testuingurua sortu ahal izateko”, azaldu zion idazleak GEURIAri joan den martxoan.

Malmasingo Lagunak elkarteko kidea den Asier Ibarretxegaz (Vicenteren bilobagaz, alegia) lagunduta egon zen Juan Lekue Arrigorriagako kultur etxeko areto nagusiko oholtzan eta omenaldiak, istorioak, liburuen sinadurak eta bestelako kontakizunak egiteko astia izan zuten umore onean auzotar biek bertan.

Asier Ibarretxe eta Juan Lekue, aurkezpenean // Juan Lekue

 

Juan Lekue arrigorriagarrak Gerra Zibilean oinarritutako ‘En Tiempo de Cartas y Púas’ eleberria argitaratu du

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak