→Arrigorriaga

Kalejira animatua egingo dute Arrigorriagan, Padurako gazteen taldea omentzeko

Datorren apirilaren 24an, domeka, omenaldia egingo diote Arrigorriagako Padura Futbol Taldeari, hala iragarri dute Arrigorriagako Gazteak taldeak sare sozialetan

Padurako jokalariak // Padura Kirol Kluba

Datorren apirilaren 24an, domeka, omenaldia egingo diete Arrigorriagako Padura Futbol Taldeko jokalari gazteei, hala iragarri dute Padura Kirol Klubeko sare sozialetan. Jarduera Arrigorriagako Aldapa tabernak antolatu du eta hitzordua 16:00etan izango da Arrigorriagako tabernan bertan.

“Padura Futbol Taldearen nagusien igoera fasearen partidetara joateko autobusak antolatzen ari gara eta hurrengo partidara begira kalejira animatua edo batukada bat prestatu dugu gaztetxoen taldearentzat” azaldu dute antolakuntzatik. Horrela, domekan bertan, nagusien 17:00etako partida hasi baino lehen pasiloa egingo diete 2013ko umeei, Padurako gaztetxoak ligako txapeldunak izan direlako Baskauri eta Danok Bat taldeen aurretik.

“Ia nagusiek bide berbera jarraitzen duten”, azaldu dute antolaketatik. “Bost partida falta dira eta hirugarren mailara igotzeko ilusioarekin gaude”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak