→Arrigorriaga

Doako ke-detektagailuak jartzeko zerbitzua martxan jarri du Arrigorriagak 85 urtetik gorakoentzat

Arrigorriagako Udaleko Gizarte zerbitzuek herriko adinekoen taldea osatzen duten nagusientzat doako ke-detektagailuak jartzeko zerbitzua kontratatu dute aurten ere.

Ke-detektagailu baten instalazioa // Utzitakoa

Arrigorriagako Udaleko Gizarte zerbitzuek herriko adinekoen taldea osatzen duten nagusientzat doako ke-detektagailuak jartzeko zerbitzua kontratatu dute aurten ere. Zerbitzuaz gozatzeko 85 urte izan behar ditu nagusiak eta bakarrik edota 65 urtetik gorako pertsona batez lagunduta egon behar da bizitzen etxean. Halaber, zerbitzua jasotzeko baimena eman behar dute interesdunek.

Zerbitzua ezartzeko etxearen aldez aurretko azterketa egin behar dela azaldu du Arrigorriagako Udalak: “Suteen Segurtasuneko SERCOIN SAU enpresa (ke-detektagailuak jartzeaz arduratuko dena) gutun baten bidez jarriko da beraiekin harremanetan etxera bisita egiteko”. Enpresa berak aurreko kanpainetan ke-detektagailuak instalatu dituen etxebizitzetako gailuen mantentze-azterketak egingo dituela jakinarazi du Udalak. Informazioa handitzeko 944 020 205 telefono zenbakira deitu dezake interesdunak.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak