→Arrigorriaga

Kirol eta kultur elkarteen diru laguntzak mantentzeko asmoa du Arrigorriagako Udalak

Kirol eta kultur elkarteekin bildu da Arrigorriagako Udala azken egunetan. Besteak beste, elkarteetako errealitatea ezagutzea, euren beharrak ezagutzea eta diru laguntzen inguruko informazioa helaraztea izan da bileren helburu nagusia.

Argazkia: Arrigorriagako Udala

Kirol eta kultur elkarteekin bildu da Arrigorriagako Udala azken egunetan. Besteak beste, elkarteetako errealitatea ezagutzea, euren beharrak ezagutzea eta diru laguntzen inguruko informazioa helaraztea izan da bileren helburu nagusia.

Diru laguntzei dagokienez, eurentzako bideratuta dauden diru laguntzak mantentzeko asmoa agertu du Udalak. “Covid-19aren krisiak egoera zailean utziko ditu Udal guztiak. Gure kasuan bai diru sarreretan zein Foru Aldunditik jaso beharreko diru kopuruan nabarituko dugu, besteak beste. Hala ere, elkarteei berretsi diegu gure asmoa diru laguntzak mantentzea dela, ahal den neurrian, herrigintzaren zutabeetako bat diren heinean”, dio Iratxe Rubio kultur zinegotziak.

Udalak luzatu dien proposamenaren arabera, 2020rako eskatutako diru laguntza eskaria gaur egungo errealitatera moldatu eta egokitzea dagokie elkarteei. Behin lanketa hori egindakoan, eta Udaleko teknikarien onespenarekin, diru laguntzaren erdia bideratuko diete orain. “Beharrizan bereziak dituzten elkarteen kasuak banan-banan aztertuko dugu egoera”, dio Rubiok.

Lonbo Aretoan eta Abusu Zentro Soziokulturalean bildu da Udala Arrigorriagako kirol eta kultur elkarteekin. Sarreran eskularruak, gela eta maskarak banatu dizkiete, eta bi metroko tartea errespetatu dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak