→Arrigorriaga

Arrigorriagako Udal kiroldegiak murrizketa gehienak kendu ditu

Eusko Jaurlaritzak Koronabirusak eragindako osasun-murrizketa gehienak kendu zituen joan den otsailaren 14an eta horren haritik, tokiko erakundeek aurre egin diote gaur egungo egoera berriari. Arrigorriagaren kasuan, Udal kiroldegia pandemia aurreko egoerara itzuli da

Igerilari bat, Ugaon

Eusko Jaurlaritzak Koronabirusak eragindako osasun-murrizketa gehienak kendu zituen joan den otsailaren 14an eta horren haritik, tokiko erakundeek aurre egin diote gaur egungo egoera berriari. Arrigorriagaren kasuan, Udal kiroldegia pandemia aurreko egoerara itzuli da: “Pandemiak iraun duen bitartean araudia kudeatzea eta aplikatzea erronka handia izan da Udalarentzat. Helburua elkar  zaintzeko baliabideak jartzea izan da eta oso zorrotzak izan gara. Horrek ahalegin handia eskatu digu bai guri bai herritar guztiei. Ahal den neurrian kiroldegiaren erabileran arauak malgutzea albiste ona da Arrigorriagarentzat”, azaldu du Eñaut Barandiaran Gardentasun, Partaidetza, Komunikazio eta Kirol zinegotziak.

Aldaketa garrantzitsuenak

Muskulazio gimnasioaren kasuan, aurretiko hitzordua kendu dute eta ikastaroetako edukiera egoera normalera heldu da ere. Hori bai, barnealdean musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izaten jarraituko du.

Igerilekuetan, gehienezko denbora 40 minututik 60ra igo dute, baina hitzordua eskatzen jarraitu beharko dute erabiltzaileek. Aldageletako edukiera %100ekoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak