→Arrigorriaga

MCD, Penadas Por La Ley eta Cabezas Suicidas taldeak ekarriko ditu Arrigorriagara Kakitzatek

Apirilaren 30ean ‘Militarrik Gabe Askoz Hobe’ kontzertu antimilitaristak antolatu ditu Kakitzat koordinakunde antimilitaristak Arrigorriagako Gaztetxean M.C.D, Cabezas Suicidas, 7 Catorze, Penadas por la Ley eta Ácido Foklorico taldeakaz

Arrigorriagako Gaztetxeko horma // Geuria

Apirilaren 30ean ‘Militarrik Gabe Askoz Hobe’ kontzertu antimilitaristak antolatu ditu Kakitzat koordinakunde antimilitaristak Arrigorriagako Gaztetxean M.C.D, Cabezas Suicidas, 7 Catorze, Penadas por la Ley eta Ácido Foklorico taldeakaz, eta Domenech DJagaz. Ateak 20:00etan zabalduko dituzte eta kontzertuak 21:00etan hasiko dira. “Barran edariak eta janaria izango dugu”, diote antolatzaileek.

Sarrerak 12 eurotan daude salgai eta bertara trenez hurbildu nahi duten interesdunek Renfeko C-3 linea hartu beharko dute.

Armak uztea

“Ukrainan dagoen gerraren aurrean mezu argi bat bidali nahi dugu: gatazka “desmilitarizatzea”, Errusiak inbasioa amaitzea eta NATOk tropa eta armamentuen bidalketa bertan behera uztea ezinbestekoa da. Bestalde, armen negozioa gogor kritikatu nahi dugu. Gastu militarraren igoera eta arma-fabrikei emandako diru-laguntzak salatu; eta oligarka europarrek eta armamentu industriek etekinak zuritzen dituzten paradisu fiskalak desegitea eskatzen dugu”, diote antolatzaileek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak